Eta hemen duzue egitaraua, labetik atera berri-berria. Lanean aspaldi hasi baginen ere, Karmenak gainera etorri zaizkigu dena behar bezala lotzerako. Ez da lan makala izan, bidean hamaika galdera sortu zaigu: nondik hasi? Zenbat egun? Dantzaldiak merezi ote du? Herri kiroletarako nor ekarri? Eta herri afaria noiz?...
Erantzunak bilatzerakoan herriko kultur eta kirol taldeen laguntza izan dugu, eta gaitzerdi. Eskerrak guztioi mahai gainean jarritako borondate, ideia eta ahaleginengatik. Guri bezala zuei, egun hauetan lan egitea ere tokatuko zaizue… Eutsi horri!
Honaino iritsita, zalantza bakar bat geratzen zaigu argitzeko: prestatu duguna gustatuko ote zaizue? Ea ondoko orrietan nahi duzuen hura aurkitzen duzuen, eta bestela badakizue, datorren urterako proposamen berrien zain gaituzue.
Gogoratu aurten ere herrian asko izango garela, baina ez guztiak.
Gogoratu bisitan datozen guztiak izango direla ongi etorriak.
Eta ez ahaztu: festak horretarako dira, eta gozatu!
Festa Batzordea.