Aurrekariak
ALEGIAren sorkuntza-data zehatza ez da ezagutzen, baina oso zaharra izan zela uste da. Bere sorkuntza, inolako zalantzarik gabe, inguruan sakabanatuta bizi zen eta batasunak ekar zitzakeen abantailak kontuan izanik elkartu zen jendearen pixkanakako taldeketaren ondorio izan zen, eta udalerri-kontzientzia hori sendotuz joan zen.
Aspaldidanik bere inguruetan jendea bizi zen, baina ez dakigu jende horrek gaur egun ALEGIA kokatuta dagoen lekura, ibaitik hurbil dagoen mendiarte estu honetara jaistea noiz erabaki zuen. Defentsa eta laguntza komunerako arrazoiekin batera, Amezketa eta Oria ibaien elkarguneak ere zerikusirik izan zuela aipa daiteke.
Zehazki dakiguna zera da: 1319. urtean Tolosaren jurisdikzioan barne hartu zela eta 1615. urteko apirilaren 3an hiribildu erabat independentearen izaera lortu zuela.
Mugimenduak
Bere biztanleek hasiera batean nekazariak eta abeltzainak ziren, baina pixkanaka lanbide tradizional hau utzi eta fabriketan sartzen hasi ziren, eta aldaketa honek baserri-kopurua erabat murriztea ekarri du.
Alegiak bere industri tradizio txikia mantendu eta handitu egin du. Jakin badakigu XVII. mendean arma-fabrika bat bazegoela, "Casa Real de la Fábrica de Armas" izenekoa. Aurrerago, XIX. mendean, Oria ibaiaren arroaren zatirik handienean bezala, paper-fabrikazioa hasi zen.
Gaur egun industri produkzioa anitza da eta enpresa txiki eta ertainez osatuta dago, gehienak metal-sektoreari loturik.
Joerak
XVII. mendeko erroldan 918 biztanle agertzen ziren, eta 1860. urtean kopuru hau 1.345 biztanlera iristen zen. Azken hogeita bost urteei dagokienez, Alegiak biztanle-kopururik handiena 1979. urtean izan zuen, 1.802 hain zuzen. Une horretatik aurrera joera beheranzkoa izan da, gaur egungo 1.617 biztaletara iritsi arte.
Azken 25 urteetan egin diren erroldak
| urtea |
biztanle kopurua |
| 1975 |
1.753 |
| 1981 |
1.701 |
| 1986 |
1.677 |
| 1991 |
1.680 |
| 1996 |
1.662 |
Biztanleak, adin-taldeen arabera
| urteak |
biztanle kopurua |
| 0-19 |
267 |
| 20-64 |
1.067 |
| 65- |
283 |